XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nolanahi ere, arimek ez dute oinaze handirik jasaten, salbu norbait hil dutenak.
Hauek bai
Otoitzari eskaintzen dion zati hau da
Otoitzari buruzkoa zen Orixek batipat landu nahi zuena.
Beste zati guztiak osagarri gisa datoz, zati honen erreferentzian, alegia.
Aspaldiko gaia zuen, Amerikara joan aurretik ere hausnartuz zekarrena.
Orexan utziak zituen otoitzari buruzko apunte batzu eta Antonio Maria Labaieni eskatzen dio Donostiara bere etxera joan eta bidal diezazkion
Irakurleak zati honetan aurkituko ditu zailtasunik handienak.
Han hasi eta hemen eten, askotan dexente kostatzen da haria galdu gabe aurrera segitzea.
Gaiaren azalpena desordenatua dela esango nuke.
Eskema garbi baten falta nabari zaio.
Hala ere, zatirik luzeena izateaz aparte, bera da aberatsena.
Bestalde,
Bietan gai berbera lantzen du, sarritan esaera berdinak aurkitzen dira.
Era desberdinean, ordea.
Bi gai haundi harrotzen ditu: otoitza zer den eta otoitzean nor dugun laguntzailerik onena
Bi otoitz-mota bereizten dizkigu: bata norberaren ahaleginez lortzen dena eta hau, mistikan, lortua, betegingabea eta naturala deitzen da; eta bestea Jainkoak emandako ezohizko graziaren isuriaz erdiesten dena eta hau, intrintsekoki; naturaz gaindikoa da.
Orixek berak honela ematen du bereizketa hau: Geron alegiñezko otoitzaz ari giñan orduan; orain, ostera, lainkoak bere ixuri bereizi batez ematen duna dugu iardun-gai
Otoitz bikaina, hain zuzen, bigarren otoitz-mota horren barruan kokatzen da.
Gogozko otoitzari dagokiona da eta ez ahozkoari.